2. Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874)


Mendebaldeko Europa osoan sendotzen ari zen gizarte burgesa. Industria iraultzarekin batera sortutako kapitalismoan zuen oinarri ekonomikoa eta Espainian ere, berezitasun batzuekin prozesu hori abian zegoen.

Isabel II.aren erregealdia, liberal oso moderatua, izango da Estatu liberalaren oinarriak finkatuko dituena eta herriak demokrazia eta askatasun gehiago eskatzen duenean, bera izango da lehenengo oztopoa, iraultzak etorriko dira ondoren.

Urte hauetan, Antzinako Erregimeneko jaunen gizarte feudala deusestatu eta gizarte liberal-burgesa eta kapitalista ezarriko da. Aldaketa politikoak oso sakonak izango dira: estatu konstituzionala sortu, herritarren askatasun politkoa eta berdintasun juridkoa, aginte banaketa; aldaketa ekonomikoak ere handiak izan ziren eta ideologia berriak ere sortu ziren.

Espainiaren ezaugarrien artean, aldaketen hauskortasuna eta geldotasuna nabarmendu behar da, talde pribilegiatuen erresistentzia handia izan baitzen eta ondorioz garai gatazkatsu baten aurren kokatzen gara.

 

Erregeordeen garaia (1833-1843)

Maria Cristinaren Erregeordetza

Fernando VII.a hiltzean ondorengotzaren auzia ireki zen, On Carlos, bere anaiak, ez zuen onartu Isabel aukeratu izanaren erabakia eta ondorioz gerra zibila piztu zen. Zazpi urtez (1833-1840) luzatu zen Lehenengo gerra karlista, Euskadi bilakatuz operazioen erdigune nagusia.

Maria Cristina erregeordeak liberalen babesa bilatu zuen, On Carlos berriz, Erregimen zaharraren aldekoena, absolutistena, eta hauekin batera foruzaleena eta erlijio-intregistena.

Liberalen jarrera pragmatikoa izan zen hasieratik, helburu zehatzei erantzuteko eta interes ekonomikoei printzipio politikoei baino jaramon gehiago eginez. Funtsezko ardura estatu bateratua eta segurua lortzea zen, administrazio zentralizatu baten gidaritzapean eta herriko klaseen parte-hartzerik gabe. Agintea klase lur-jabe eta ilustratuen esku egon behar zuen eta horretarako sufragio zentsitarioaren sistema erabili zen.

Liberal aurrerakoien artean programa erreformistagoagoa planteatzen zen (ez iraunltzailea), subiranotasuna herrian finkatu nahia, erregearen boterea murriztuz, sufragio zentsitarioa baina murriztapen gutxiagorekin, etab. Honen alde erdiko klaseak zeuden, lurren jabe ertainak, merkatariak, unibertsitario intelektualak, etab.

Lehenengo emaitza politika errealean Errege Estatutua izan zen (1834), bi erregimenen aldaketa leuna egiteko asmotan, berrikuntzekin baina iraultzarik gabe. Erregearen boterea murrizten zuen, baina oso modu orokorrean eta ez zuen adierazpenik egiten herritarren eskubideen inguruan.

Estatuaren egoerak bultzatuta, ogasun publikoa oso estututa zebilelarik eta gerra karlistetan murgilduta, erreformak ez zirela behar zen sakontasunekoak 1836an matxinadak egon ziren leku askotan La Granjako sarjentuen pronuntziamenduarekin amaitzeko. Hauen eraginez politika liberal erradikala ezarri zen eta 1812ko Konstituzioa berrezarri behin-behineko bide moduan beste Konstituzio egokiagoa idazten zern bitartean.

1837ko ekainaren 18an, karlisten armada Madrilera hurbiltzen zioan bitartean, Konstituzioa aldarrikatu zen, bi talde liberalek adostuta: bi ganberekin, nazioaren subiranotasuna aldarrikatuz, aginte-banaketa eta banakako eskubideen deklarazioa eginez.

Lehenengo legeak prentsa-askatasuna, udaletxeei autonomia gehaiago eskaintzea eta Milizia Nazionala berrezartzea izan ziren.

Esparteroren Erregeordetza

Moderatu eta Aurrerakoien arteko desadostasunak eta politika aldaketak zirela eta gatazkak sortu ziren hainbat lurraldeetan 1940an; bukatuak ziren gerra karlisten heroia zen Espartero generalak haruko zuen hiru urtez erregeordetza Maria Kristinak gobernatzeari uko egin zionean. Modu autoritarioa erabili zuen Esparterok, militarren sektore txiki baten laguntzarekin. Bere kontra etengabeko altxamenduak egin zituzten militar moderatuek, 1843an Narváezek gidatutako batek arrakasta izan arten eta liberal aurrerakoiak agintetik bota zituzten.

Hamarkada moderatua (1844-1854)

Moderatuek boterera iritsi bezain pronto eta Isabel II.a jada erregina bezala izanda 1837 Konstituzioa eraldatu zuten, Koroaren agintea indartuz eta zentralistagoa zen administrazaioa antolatuz.

Ordena eta kontrola ziren helburu nagusiak eta beraz orden publiko zorrotza eta administrazio oso zentralizatuta antolatu zituzten Milizia Nazionala deseginez eta Guardia Zibila antolatuz, status militarrean. Alkateak zuzenean gobernutik hautatuak izango ziren eta inpreta eta prentsa zuzenean kontrolatzen hasi ziren, gorteen agintea mugatu eta erregearen pribilegioak handitu.

Arlo administratiboan oinarrizko helburuak hiru ziren: ordena juridiko bateratua, administrazio zentralizatua eta zega bakarrak estatu osoan. Horretarako foru, lege eta ohitura berezi guztiak ezabatu behar ziren eta Kode Zibil orokor bat ezarri, 1848an egingo da azken hau.

Zentralizazioa 1833an egindako lurralde-eraldaketa baten bidez bultzatu zen, probintzia bakoitzaren agintea gobernuak ezarritako gobernadore zibilen eskuetan utziaz.

1845ean hezkuntza publikoa ere zentralizatu eta arautu zen.

Biurteko aurrerakoia

Ustelkeria eta gizartean zeuden arazoan bultzatuta mugimendu iraultzaileak piztu ziren herriko klaseak kalera atera arte. 1854ko iraultzak, O’Donnell eta Serrano jeneralak bultzatuta ia Espainia osoko altxamendua eragin zuen, eta altxamendu militar moderatua zena herri-mugimendu aurrerakoia bilakatu zen, langile izaera edukitzera iritsi arte.

Egoera gatazkatsu horretan Isabelek Espartero jenerala deitu zuen berriz ere eta gobernua bere eskuetan utzi.

Hurrengo bi urteetan gobernuak neurri liberalak praktikan jartzen saiatu zen eta Konstituzio berri bat egiten, aurrerakoia, inoiz publikatuko ez zena (non-nata). Politika irekiagoari esker aurreko garaian zapalduta egon ziren ideia politikoak berriz ere zabaldu ziren, demokratak, errepublikanoak, sozialistak eta federalistak, alegia.

Langileen eta nekazarien aldarrikapen-ekintzak eta gobernua agintetik kentzeko ikur iraultzaileko ahalegin politikoak etengabeak izan ziren. Kaleko segurtasunik ezak eta gatazkek gora egiteko joerak krisi berria bultzatu zuten eta beste gobernu aldaketa bat.

Unión Liberal eta moderantismoaren itzulera (1856-1868)

Krisia 1856eko uztailean gertatu zen, O’Donnel generalak Espartero eta aurrerakoien aurkako estatu-kolpea eman eta bere gain hartu zuen presidentzia Unión Liberal partiduaren babespean. Liberalismo zentrista bat ezartzen saiatu zen, 1845eko konstituzioa berrezarriz printzipio aurrerakoi batzuk aitortuz ere. Berehala erori zen gobernu hau eta berriz ere Narváez itzuli, moderantismoaren printzipioak berrezarriz eta lege aurrerakoiak ezabatuz.

Isabel II.aren erreinaldia amaieruntz hurbiltzen ari zen, azken krisia saihestezina zen: Bere erregealdia ospe guztia galduta zeukan, eta industria, finantza eta iraupen-lrisi larrian zegoen ondoratua Espainia, gosetea eta gaixotasunak egunerokoak bilakatuz. 1864 eta 1867 bitartean, ospe handikoa zen Prim jeneralak zazpi plan ezberdin asmatu zituen gobernua kentzeko. 1868an iritsi zen arrakasta izango zuen altxamendua, Borboien dinastia kaleratuz eta Espainian erregimen demokratikoa izateko itxaropena herri guztian zabaldu zen.

Seiurteko demokratikoa (1868-1874)

1868ko irailaren 19an Topete almiranteak, Prim eta Serrano jeneralekin batera Cádizen altxatu zen eta zibilei laguntza eskaera luzatu. Batzorde iraultzaileak osatu ziren nonahi eta iraultzak, ia odol isurketarik gabe, arrakasta izan zuen. Isabel II.a frantziara ihes egin zuen.

1868-1875 urte tarte hau ezinbestekoa da historia garaikidea ulertzeko, gizarte zibilaren garaipena suposatu baitzuen.

Behin-behineko gobernua (Unión Liberal eta aurrerakoiek) eratu eta lehen lana Konstituzio berria idaztea zen, 1869ko Konstituzioa. Bertan nazio-subiranotasunaren printzipioa eta aginte-banaketa jaso ziren, eta hainbat gizabanako eskubide. Sufragio unibertsala ere jaso zen. Estatuaren izaera monarkia demokratikoa zen, bi ganberako gorteekin eta Gobernuak aginte betearazlea zeukan.

Erregea faltan zegoen Estatua eta 1870eko urrian Savoiako Amadeo aukeratu zen errege berri bezala gorteetan eta Prim zelarik bere babesle nagusia. Laster azken hau tiroz hil zuten eta Amadeo nolabaiteko babesik gabe gelditu zen. Berehala indar monarkiko tradizionalen oposizioa, karlismoarekin batera eta Cánovas del Castillok sustatutako alfontsotar alderdi berria gauzak oso zailak jarri zizkion erregeari. Honi, krisiak eragindako langileen asaldadura eta kolonietako arazoak gehitzen badizkiogu, laster uler daiteke proiektuaren porrota. 1873ean Amadeok abdikatu egin zuen.

Espainiako Lehen Errepublia (1873)

Abdikazioa ondoren berehala Errepublika aldarrikatu zen eta Estanislao Figeras errepublika baeratuko presidente bezala izendatu.

I. Errepublikaren saiakera oso modu gogorrean jarri zen martxan, ogasun publikoa arruinatua, beste gerra karlista iparraldean, asaldadura sozial ikaragarria, Kubako arazoa, moderantismoaren joera altxamenduetara… Konstituzioa idazteko ez ziren momentu egokiak eta Errepublikak ez zuen defendatzaile indartsurik.

Gorteetarako hauteskundeetan errepublikano federalak irabazi zuten eta hauek Errepublika Demokratiko Federala aldarrikatu zuten, Pi i Margall Gobernuburu hautatuz. Eztabaidak Errepublikaren izaera eta antolakuntzari buruz berehala sortu ziren, batzuek, pragmatikoenek, ordena ezinbestekoa zela pentsatzen zuten arrakasta izateko, gero goitik hasira errepublika federala eraikitzeko; beste batzuek, federazioa behetik sortu behar zela pentsatzen zuten, eta horrela iritsiko zela ordena eta bakea. Hauen eraginez sortu zen beste arazo larri bat, iraultza kantonala Cartagenan, gero Levantetik zabaldu zena.

Berehala iraultza zabal batean bilakatu zen, eta Pi i Margallek dimisioa aurkeztu zuen, Salmerón hartuz gobernu-gidaritza. Boterean egon zen denbora urrian militarki ordena berrezartzen saitu zen, arrakasta gehiegirik gabe, bere ordez Emilio Castelar izango zen hurrengoa, eskuineranzt bira eginez politikan eta armadari deituz ordenari eusteko. Mugimenduak etengabeak zirelarik Pavia jeneralaren altxamenduak eten zuen Lehen Errepublikaren saiakera, 1874ko urtarrilean.

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Historia 2. Batx. atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2. Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874) -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: ESPAINIAKO HISTORIARI BURUZKO LANA | historiamungia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s