2011ko Hautaprobaren inguruko gogoeta pertsonala


Nire lehendabiziko hautaproba Ikastetxeko Batxilergo Arduradun modura.

Ez da erraza izan urtea, gauza asko ikasteko, ongi egiten saiatzeko, proiektu eta ideia berriak askotan egunerokoak zanpatua ikusteko eta kurtso amaierarako Hautaproba.

Aurten, beste batuzetan antzera, akatsak. Zenbatetan esan diet Historiako ikasleei ez fidatzeko, EHUak askotan sartzen duela hanka proba hauetan, prebentzio puntu batekin joan behar dela halakoetara. Eta begira, asmatu egin dut, ez Historiako azterketarekin, zuzena, erraza esango nuke nik, baina bai Kimikakoarekin.

Harrigarria izan da lehen-pretsonan ohartzea nola jokatzen dute administrazioek, noraino erabili dezakete gezurra, korporatibistak bilakatu, lerroak itxi, eta inolako lotsik gabe gizartean eragina izan dezakeen diskurtso guztiz manipulatzaile eta faltsua erabili. Pentsatu nahi det beraien postuan, nik beste modura jokatuko nukeela, baina agian ez litzateke horrela izango, eskerrak, beste aldean egon naizela, bertan gelditzeko asmoz.

Gure La Salleko eta Euskal Herriko kimikara aurkeztu diren ikasleek beraien eskubideak guztiz urratuak izan dituzte. Egoera horren aurrean borrokatzen saiatu dira, protesta egiten ahal izan duten modu, denbora eta lekuetan, eta horretan gure laguntza eskaintzen saiatu gara.

Ez dugu ezer lortu, batzuen itxaropen eta lan handiak ezerean utzi dituzte gutxi batzuen inkonpetentziak, baina harro gaude gure ikasleetaz, egindako esfortzuarengatik eta beraien eskubideen defentsan egindako borrokagatik. Pribilejio bat izan da beraien irakasle izatea eta nola jardun diren ikustea. Zorionak beraz beraiei, egindakoagatik.

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak, Hautaproba atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s