6. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)


Euskal Herrian sortutako industrializazioa eta honekin batera inmigranteen etorrera masiboak, gizartearen egitura guztiz aldatu zuen, bertan zeuden ohitura, kultura, harreman motak aldatuaz betirako. Aldaketa hauek, bi garrantzi handiko gizarte-mugimendu eragin zituen, alde batetik industria langileen antolakuntza, klase partidu eta sindikatuetan, eta bestetik, abertzaletasunaren sorrera eta partiduan antolatzea.

Langile mugimendua Euskal Herrian

Industrializazioa hasi zenetik Euskadin (XIX. azken laurdenean inguru), urte batzuk pasa behar izan ziren langileek beraein egoeraren kontzientzia hartu eta antolatzen hasteko. 1886. Urtean Facundo Perezaguak fundatu zuen lehen erakunde sozialista, Bilbon. Denbora pasa ahala, eta langileen bizitza eta lan baldintza gogorren ondorioz  gatazka laboralak handitzen joan ziren, meategien inguruan batez ere, hau da Bizkaian eta aldi berean, sozialismoa milaka langile mobilizatzeko indar bakarrean bilakatzen joan zen.

Urte hauetan Bizkaia garrantzi handiko gunea bilakatu zen langileriaren itxaropenentzat, aukera gehien zituen distrito elektorala baitzen, diputatu sozialista bat bertan ateratzeko. 1891. Urtean Manuel Orte izan zen PSOEko lehen zinegotzia, Bilbon.

1890. urtea garrantzi handikoa izan zen, lehen garrantzizko meategietako greba antolatu zelako, langileek gainera zenbait aurrerakuntza lortu zituzten; ez zen horrela gertatu ala ere 1892koan, sozialismoa ez zuen oraindik behar haina heldutasuna lortu eta nahiz eta erradikalizazioaren bidea hartu, ez zen benetan sendotu 1911rarte. Bitarte horretan, XIX. mendeko azken urteetan sindikalismoa Donostia eta bater ere Eibarren ezartzen hasia zen. XX. mendearen hasieran beraz, industrializatutako eremuetan, konfliktibidadea goraka egin zuen, batez ere Perezaguaren erradikalismoak bultzatuta. 1910 urtean beste greba arrakastatsua lortu zen, batez ere Canaejasen gobernuak ezker indarren laguntza behar zuelako bere Elizaren aurkako politika aurrera eramateko. Jarrera eta arrakasta honek, euskal nazionalismoa bere sindikatu propioa sortzera bultzatu zuen, “Solidaridad de Trabajadores Vascos”, langile euskaldunak batzeko, abertzaletasun euskalduna eta elizaren gizarte-dotrinaren barruan. Abertzaleentzat, sozialismoa inmigranteen ideologia arrotza zen, Euskaditik aldendu beharrekoa. Ikuspegi hau ez zen guztiz benetazkoa, inmigranteekin batera, sozialismoan eta hasiera-hasieratik nabarmendu baitziren jatorrizko euskaldunak, Tomás Meabe adibidez.

1915. urtetik aurrera aldaketa bat gertatuko da euskal sozialismoan, eta Perezaguaren erradikalismoa alde batera utzi eta Indalezio Prietok bultzatutako moderantismo “politikorago” batera bideratu zuren partidua. Aldaketa honek, Sozialisten eta Errepublikazaleen arteko aliantza ahalbideratuko du eta grebaren ordez, leiha elektorala bilakatuko da borrokarako bidea.

XX. mendearen hasieran beste langile mugimendu batzuk sortu ziren Euskal Herrian, anarkismoa alde batetik, arrakasta gutxirekin, eta arrakasta handiagoarekin komunistak, sozialismotik aterata, Perezagua buru zelarik, langile erradikalenak eraman zituen berekin.

1921ko krisiak langileen lan-baldintzak okertu zituen, I. Mundu Gerran lortutako mozkin handiak bukatu egin ziren eta langileen kaleraketak eta soldata jaitsierak egunerokoak bilakatu ziren.

Primo de Riveraren diktadudarekin, anarkismoaren ilegalizazioa eta desagerpena etorri ziren eta sindikalismo katolikoaren gorakada. UGTren jarrera berriz deigarria izan zen, hasieran behintzat diktadurarekin elkarlankidetzan jardun baitzuen.

Gertaera guzti hauek PSOE garrantzi handiko partidua bilakatzera bultzatu zuten, eta horrela II. Errepublikako oinarrizko partiduetako bat izatera iritsi zen.

2.- Euskal Nazionalismoa

Euskal Nazionalismoa, Foruen defentsarako giro batean sortu zen, XIX. Mendearen amaieran, Estatu Liberalaren eraikuntzan Euskadiko lurraldeek, mendeetan izandako foruak, hau da lege eta institizioak, murriztu edo kentzeko intentzioa azaldu zuenean. 1876. Urtean argitaratutako legeak Euskal Herriko foruak desegiten zituen. Honek bi erreakzio mota ezberdin eragin zituen Euskadin:

Lehena, egoera onartuz, galera hori ekonomikoki konpentsatzen jakin zutenek; bigarrena, tradizionalismoari eutsiz, foruen berreskuratze osoa planteatzen zutenek, foruzaleak alegia. Lehenengo bidean euskal herriko industri-burgesia kokatu zen, bigarrenean berriz, carlista gerraren galtzaileak.

Azken hauek, Euskadi tradizional bat defendatzen zuten, agrarioa, urbanizazio prozesuaren aurka zeudenak, industrializazioaren aurka; hauentzat, foruen defentsa, euskal onairrien, esentziaren defentsa zen. Beraz 1876ko legea probokazio eta eraso zuzen moduan ulertu zuren.

Industrializazioa eta inmigranteen etorrera masiboa euskal gizarte tradizionalaren etsaitzat azaltzen ziren, eta honekin batera, Espainiako gobernu liberal, foruen abolizionistak.

Nazionalismoaren bultzatzaile nagusia, Sabino Aranak, ikuspegi tradizionalista fuerista batetik hasita, 90eko hamarkadan, gizartean jada zeuden ideiei itxura eta estruktura ematen asmatu zuen. Euskadi, Bizkaia hasiera batean, arraza, hizkuntza, kultura eta ohitura ezberdinak zituen herria zen eta foruak beraien osotasunean berreskuratzea soberania osoa berreskuratzea zen. Hau lortzea, jatorrizko askatasunera bueltatzea besterik ez zen, eta beraz independentziari, Euskal Herriko herriaren Lege Zaharra betetzea alegia. Horrela, hauen lema Jaiungoikua eta Lege zaharra zen, hau da foruak eta ohiturak.

1895eko uztailaren 31ean, Eusko Alderdi Jeltzalea sortu zen, Espainiaren kontrako deklarazio bat eginez eta Euskadiko lurraldetasuna berreskuratzeko aldarrikapenarekin. Baina partidua gutxi handitu zen, ia ezer ez zuen lortu Aranaren hasierako jarraitzaileen inguruan egon zen bitartean (Bilboko burgesia txikia), eta laster, bere baseak zabaldu egin behar izan zituen, euskal burgesia modernoago eta industrialeruntz.

Momentu horretan sortzen da EAJn betirako egongo den barne tentsioa independentziaren aldeko eta autonomiaren aldekoen atertekoa; azken hauek modu prakmatikoago batean, Espainiaren barruan autonomia zabal eta onuragarriagoa nahi zuten.

Azken hauek, hiritarrak, industrialak eta batez ere, ezinbestekoa zen finantziazio aukerekin inposatu ziren EAJren partiduaren buruan eta catalanisten bide autonomistari heldu zioten, “Espainia berreraikitzeko”, kasu honetan, Euskaditik.

Halako nahasketan aurkitu zuen partiduak nolabaiteko oreka bat, hamarkada askotan mantenduko zena; buruan, Espainiako gobernuei presio egiten zien moderatu talde bat, baseen erradikalismoaz abisatuz eta base horiek, independentistak, buruaren jarrera moderatua onartzen zutenak, graduatua izan zitekeen bide batean zirelakoan, independentzia lortzeko azken helburuarekin.

a) Euskal nazionalismoaren sorrera

Bizkaian hasi zenez, Bizkaitarrismo izena hartu zuen hasieran mugimendu honek, baina gerora bere erreibindikazioa euskal probintzia guztietara zabaldu zuen. Euskal nazioaren oinarrian arraza, hizkuntza, legea, izaera eta ohiturak ziren hasiera batean ideologia honentzat. Bere sorrera Espainia identitate krisi sakon batean bizi zen bitartean gertatu zen. Mundu modernoaren aurrean defentsa aukera bakarra Espainiarekin lotura guztien amaiera zen, eta noski, independentzia. Indenpendentzia politikoak salbatuko zuen Euskadi mundu berri horren gaitz guztietatik (laizismoa, inmigranteak, industrializazioa, etab.).

Hala ere, jarrera honekin batera, laster sortu zen beste bat, Ramón de la Sota industrialak bultzatuta, liberalismo foruzalearena. Liberalismo berrian sortutako burgesia berri batek, bere ideologia fuerista eta beraien interes ekonomikoak partidu berri batekin lotzeko beharra zuen eta EAJn aurkitu zuten aukera ezin hobea beraien nahi autonomistei irteera emateko.

1906an EAJk bere lehen asanblada egin zuen, eta aurrerapausu batzuen berri emateaz gain, berehala sortu ziren barruko tendentzien arteko tira-birak. Sektore bakoitza aldizkari baten inguruan bildu zituen bere indarrak, Ramón de la Sotaren pragmatikoek Euskalduna-ren inguruan, eta Luis Aranaren (Sabinoren anaia) independentistek, Aberri-ren inguruan.

1910. urtean eszisio bat sortuko da, aurreakoia, laizista, baina arrakasta gutxikin, baina gerora, II. Errepublikan berriz ere sortuko dena: ANV.

b) Nazionalismoa euskal gizartean

1918. urterarte Bizkaian bakarrik hedatu zen nazionalismoa; ondoren eta integrismotik (karlismoren eszisio bat) etorritako talde batekin, Gipuzkoan zabaltzen hasi zen. Araban ez da presentziarik egongo II. errepublikararte.

Carlismoa desegiten zen heinean eta Espainiako partidu monarkikoak desagertzearekin, EAJ bikalatzen da partidu bakarra Sozialismoaren hedapenari aurre egin diezaiokena Euskadin. Monarkiaren eta Espainiako burgesiaren laguntza jasoko dute beraz momentu hortatik aurrera eta lehenengo aldiz lortuko dute Bilboko alkatetza.

1916an Luis Arana EAJko direktibatik kentzen dute eta izena aldatzen du partiduak, Comunión Nacionalista Vasca hartuaz. Autonomismoa izango da jarrera garbia hemendik aurrera eta horrek garaipen handia ekarriko dio 1917ko udaletxetako hauteskundeetan. 1918an arrakasta Gorteetako hauteskundeetara zabalduko da, batez ere Bizkaian.

I. Mundu Gerran lorturiko mozkin handiak euskal burgesia aberastu zuten eta De la Sota bereziki. Horrek euskal nazionalismoa ikaragarri bultzatu zuen nazionalismo burgesaren aldera, Sabino Aranaren ideologiari uko egin gabe, baina Estatuaren barruan autonamia bidez lor zitezkeen aukerei adi. Ruralismoa alde batera utzi eta industrializazioaren balio berriak bultzatu ziren.

Bitartean, jarrera hau kontrako erantzuna izan zuen Aberri aldizkarian, Eli Gallastegik bultzatuta, eta azkenean 1921. urtean partidutik bota egingo dute. Gallastegik, Luis Aranarekin batera  partidu politiko berria eratu zuten, aurreko izena erabiliaz, hau da, EAJ, jarrera erradikalago batekin.

Primo de Riveraren diktaduraren garaian partidu honek erresistentzia handia egin zion gobernuari, sektore pragmatikoa berriz bere ekintza gehienak gelditu zituen.

Ez da izango diktarura erori arte, non 1930. urtean berriz ere bi sektore hauek batu egingo dira eta EAJ izenpean protagonismo handia izango du II. Errepublika osoan zehar.

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Historia 2. Batx. atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923) -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Iturriak « Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s