Iritzia – Egia


Maiz aurkitzen gara fundamentu gutxiko iritziekin, “egia” kontzeptutik urruti agertzen dira askotan hauek, bai noski ikasleen artean irakasleok garenontzat, baina baita ere komunikabideetan, kalean, eguneroko edozein egoeratan.

Zeintzuk dira “iritzi” batek beharrezkoak dituen baldintzak, egitzat hartzeko? Hortaz egin nahiko nuke gaur gogoeta oso liburu erraza, motza eta gomendagarritik abiatuta:

LARRAURI, Maite: La libertad según Hannah Arendt, Valencia: Tándem, 2001

Lehendabiziko baldintza egitzat hartzeko edozein iritzi oso garbia da: norberaren ikuspuntua, modu arrazionalean eta argudiozko diskurtso baten bidez transmititu daiteke. Hau da, gure iritziaren arrazoi emateko gai behar dugu izan, modu ulergarri batean gizakion gehiengoarentzat (arazo mentala edo beste tankerakorik ez duenarentzat).

Bigarren baldintza: iritzia azaltzen duena ez denez guztiz arrotza iritzi horretara, hau da, iritzi horren parte da nolabait, hori adierazteko gai izan behar du, hau da, nondik, ze inplikaziotik hitz egiten duen argitzeko gai behar du izan.

Ez dugu pentsatu behar egi bakarra egi objetiboa denik, hau egi zientifikoa litzateke, egi mota hau ez du ahozkatzen duen subjetuarekin zerikusirik, gauzetan baitago eta edonorentzat ulergarria da; baina egi zientifikoan ez da amaitzen egi guztia. Iritzian ez dago objetibotasunik, gizabanakoak berea den zerbait jartzen baitu beti, baina horrek ez du esan nahi egia ez denik, baizik eta defendatzen duenak, egi hori adierazten duen moduan, nondik hitz egiten duen adierazi behar duela ere, besterik ez; hau da, zein da berak gehietzen diona egi horri, bere inplikazio pertsonala.

Bakarrik elkarrizketan ulertu eta onartu daiteke beraz egi mota hau, iritziarena, beste pertsona ezagutzean, nondik hitz egiten duen jabetzearekin batera sor daiteke ulermen-konplizitate pertsonal hori. Ez du esan nahi horrek enpatiarekin gainditzen dela ulermen-eza, iritzia, hasieran genioen bezala, argudio arrazionalak erabili beharko baitira edozeinek gure iritzia uler eta onartu ahal izateko.

Ulertu gaitezen, egi mota hau, iritziarena, ez du behar demostraziorik (zientifikoaren antzera), baizik eta abiapuntuaren, bidearen eta azken iritziaren ibilbidearen arrazoia ematea.

Eztabaida amaigabe eta zentzugabe ugari saihestuko ditugu horrelako argibideetan oinarritzen baditugu gure elkarrizketak.

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s