“La pedagogía contra Frankenstein” altxorra aurkitu dut nire zuzendariaren bulegoan


Ba hori, altxor bat aurkitu dut, liburu forman, hauxe:

SANTOS GUERRA, Miguel Ángel: La pedagogía contra Frankenstein, Barcelona: GRAÓ, 2008

Ziur aski pertsona ezaguna izango da, nik berriz ez nuen ezertaz ezagutzen, ez baitut ia inor ezagutzen, interneten pixkat saltseatzen ibili naiz eta hau: Miguel Ángel Santos Guerra aurkitu dut.

Baina egia esan, ez naiz ni autoreetan fijatzekua gehiegi, esaten duten gauzatan baizik, izenak gogoratzeko zailtasun handiak baititut, zer egingo diogu.

Eta gauza da, liburu txiki honek harritu egin nauela guztiz. Hezkuntza munduaren inguruko hainbat gogoeta bultzatzen ditu oso atal motz eta askotan interesgarrietan, eta pentsatu egin dut, agian interesgarria izan daitekeela ikasturte berria hastear dugula, bertan agertzen diren zenbait gogoeta, ipuin, kritika eta abar niretzat gordetzea bertan, ikasleekin ala irakasleekin gogoetetan ibiltzeko.

Horixe egingo dut, hasieratik hasita, behar den modura:

Hau dio Miguel Ángelek 4. atalean, hau galdetu irakasle garenoi, adi, eta kontuz, bazpare:

Zer gertatuko litzateke nik, Luken kasu honetan, lanean nabilen eskola hau utziko banu?, Donostiako La Salle utziko banu? faltan botako ninduke inork? lana gutxituko litzatekeelako? ilusioa agian? lasaitasuna? parte hartzea? edo “rollo ona”? Edo agian denek, gehienek, askok behintzat arnas hartuko lukete, lasaio, pozik agian, animo falta, bortizkeria, goibelkeria, arazo eta konfliktoa desagertuko liratekeelako nirekin batera?

Ez da galdera txarra, zer gertatuko litzateke? ez da erraza erantzuteko ere, nahiz ta bihotz barruan kezkatxoa sortu didan irakurri bezain pronto.

Erantzun baino, lagun irakasle baten gertakizuna deskribatzen digu autoreak, ikasle batek eskolatik alde ez egiteko eskaera zuzena egin zionekoa, bere irakasle bizitzan momentu garrantzitsua bilakatu zena. Nik ere badut halakorik, lotsa ematen dit bertan aipatzea, baina ez gehigi, eta zentzua du eta aspaldian gertatu zen, ez du inork kontuan izango beraz. Nire irakasle lehen urtea zen, ordezkapen bat, 3. DBHko tutore, musika, erlijio eta gizarte irakasle. Eta ikasturte amaieran, ikasleek banindoala jakin zutenean eskolan kartelak zintzilikatu zituzten, Arduradunarekin hitz egin, eta gainera oparitxoa eskaini niri, ez nezan alde egin. Zein ederra izan zen, harro diot, barka ez bada egokia. Ikasleen esker ona jasotzea benetan izan zen garrantzitsua nire betiko bokazioa indartzeko, ikasturte hartan, urduritasunez josia, lan polita egin nuela jakiteko beste modua izan zen.

Baina Miguen Ángelek galderarekin jarraitzen du. Zerk egin zuen bere lagunak esker on hura jasotzeko, hau da, zer egin nuen nik?, zer egiten dugu irakasleok egunerokoan, gure ikasleen oneritzia, esker ona, ala kontrakoa jasotzeko? Taldearen arabera izango da? Ikasle on – Ikasle txarrak egokitu zaizkigulako ikasturte honetan? ala gure jarrerek, lan egiteko moduek eta tratu pertsonalak badu zer esanik.

Ez dut esango zer egin nuen ongi lehenengo ikasturte hartan, asuntoa da, zer ez dudan orain egiten, zer egin nuen ikasturte hartan, eta ondorengoetan, eta falta izan zait azkenean, aurrekoan… hortxe gakoa. Ez ikasleen esker on a jasotzeko, nahiz ta ona eta pozgarria izan, baizik eta batez ere, nire lanarekin pozik eta harro bizitzeko. Eta hortik abiatuz, zer egin dezakedan oraintxe hasteko dagoen ikasturte honetan? ausartuko al naiz egiten?

Agian liburu hau sakonki eta bihotza irekita irakurtzea izan daiteke lehen pausua; ez nioen ikasleen esker ona lortzeko, nire bokazioari berriz heltzeko baizik, GOZATZEKO.

Tira atal berdineko ideia batekin amaitzen dut, gustuko dut:

Hezkuntza zeregin sublimea da. Pentsatzen eta elkarbizitzen laguntzea da. Ez, ikasleen buruan eta derrigorrez, bizigabeko ezagutza parrastada sartzea.

… eta nire kezka berriz,: aurtengo 2. batxilergoko materia guztia, programa osoa nola ematea, “sartzea” da…

zerbait gaizki egiten ari naiz, zalantzarik gabe…

Ah! liburua lapurtu egin diot, noski, ta zalantzan nabil itzuliko ote diodan…
Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak, Musika-Liburuak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s