“La pedagogía contra Frankenstein 2” edo zer ari naiz gaizki egiten.


Ikasturtea hasierako gogoeta hasia naizela egiten nire egunerokoa hobetu nahian, eta atzo heldutako liburuarekin jarraituz, 10. atala bikaina dela iruditu zait.

Zer ari naiz gaizki egiten?

Ez omen dago hobetzeko modurik, ez bada norberak egiten duenaren inguruko autokritika erabiliaz, norberekiko galderazko jarrera bat mantenduz. Hau baliagarria omen da edozein talde edo instituziorako, baina garbi dago ere edozein pertsonarentzat jarrera egokia dela, ez bada gehiegikeri bilakatzen, beste edozerrekin bezala.

Zerbait gaizki dagoenean besteen errua baldin bada beti, besteak badira aldatu behar direnak eta gu gurean mantendu, ez dago hobekuntzarako biderik. Ez bagara gai kritika geure jardunari aplikatzeko

Eta printzipio hau, irakasleoi aplikatua, berezia bilakatzen zaigu. Eskolan, gelan ditugun arazoen erantzukizuna ikasleena baldin bada beti, zalantzarik gabe, irakasle bezala gure/nire jarrera, lana, prestakuntza, gogoak, etab. galderazko jarrera kritiko batetik inoiz begiratzen ez baditut, garbi dago ez dagoela hobekuntzarako espaziorik, nik ez dut uzten.

Horrela amaitzen da atala: “Norberari galderarik egiten ez dionak ezinezkoa du erantzunik bilatzea. Erantzunak bilatzen ez dituenak, paralizatua dago intelektual eta moralki“.

Nola hobetu nire lana, nire gelako jarrera, aurreko prestakuntza, lankide eta ikasleekiko harremana? Gaur pista bat eskaini didate: animo handiagoz, poza handiagoz hurbildu besteengana, inkluso neuregana. Negatibidadea, zailtasunak, nagikeriak baztertu eta aurpegi eta bihotz irekiaz jardun.

Ea lortzen dudan, bihar behintzat…

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak, Musika-Liburuak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s