Korapilatsua hasi da ikasturtea…


Korapilatsua hasi da ikasturtea, betiko moduan ziurrenik

gaur izan dugu gurasoekin lehenengo bilera BHn, ongi joan dela esango nuke, aurkezpena egokia, hitzak ongi pentsatuak, diskurtso koherentea eta nire iritzi apalean, indarrez betea. Espero dut gurasoen gustokoa izatea, ulergarria, egiazkoa.

Lana, berrikuntzak, hobetu nahia izan dira ardatz. Aurrekoan, hasierako egunetako eromenean, “gauzak dauden bezala utzi behar ditugu” etortzen zitzaidan bihotzera, burura baino. Dauden bezala utzi eta ez da arazo berririk sortuko, aldaketarik ez, arazo gutxiago.

Hau da, erantzukizunei uko egiteko tentazioa. Bokazioari ere.

Baina ez dut horretan sinisten, ez dut horrela bizi nahi, ez diet hori transmititu nahi, ez ikasleei, gutxiago nire seme-alabei. Mundua aldatzen da, abiadura handian goazela diote adituek, gero eta azkarrago, eta aldaketei aurre egin behar zaie, eta berritu berritu beharrekoak, eta zaharra dagoena eta balio duena zaindu modu egokian, joku konplikatua, arte zaila eta gehienetan erronka polita, suspertzailea.

Gaur hori islatu dugu, hasieratik eta amaierararte, gauzak hobetzeko gaude gure eskolan, gure bokazioak horretara bultzatzen gaitu, nireak hala egiten du, gauza txiki eta handietan (handigirik ez dugu egia esan, SEIN, HARA, segurtasuna, hautazkoak, CA-gela, aniztasuna, erlijioa, baloreak, legea, ikasleen beharrak, familienak, …), fede onez eta gogo handiz, asmatu nahian, jakinda ez dugula beti asmatzen, autokritika eginez, kanpoko kritikak legitimotzat hartuaz, eta geure planteamenduak berrikusteko prest, jendearekin, ikasle, irakasle, guraso eta geure buruekin hitz egiteko prest. Berriz ere ekiteko, kontzientzian, gaizki egina onartuaz eta aurrera eginez.

Udako Belarrak

Tira, diskurtso hortera benetan nirea, erraza agian paperean idazteko, baina bene-benetazkoa ere, egunero bizi baitut gure eskolan.

Hauxe nire gaurko gogoeta, egun luzea, ikasturte hasiera korapilatsua. Honetan, onena, klaseak, ikasleak, lankideak eta maite gaituztenak. Eskerrak guzti hauei.

Ea noiz hartzen dudan berriz denbora Frankensteinen liburua irakurtzeko, ea gezurretan noiz historiako klaseetan, ea noiz beste hainbat gauza.

Gabon.

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s