Adanen saihetsa, gure lehengusuak, Loiolako Santua eta nire harridura


Atzo, beste inoiz izan dudan esperientziak harrapatu ninduen. Gelan nengoela, klasea ematen, harritu egin nintzen, guztiz.

Ikasleek, nahiz ta kurtso hasieran ez dutela didoan guztia sinistu behar esan (Historia ematen dut, eta badakizue historiarekin zer egin daitekeen, zer egin dugun, eta ez dakit esan dezakedan zer egiten dugun…), gehienetan kasu dezente egiten didate. Atzo berriz, ene, nik kontrolatzen ez dudan gaia atera eta guztiz harritu ninduen gehiengoaren erantzuna. Badirudi, 2. batxilergoko ikasle batzuk ez dutela sinisten eboluzioaren teorian, ez dute inondik inora sinisten gure espeziaren bilakaeran, aurretik, beste animali-espezietatik gatozenik… ez naiz eboluzio teorietan sartzen, ez dut gaitasunik sakontzeko, baina nondik pentsatzen dute atera garela? “Tximuena” onar omen dezakete, “antza” daukagulako …, baina inoiz bizitza organismo unizelular batetik sortu dela…, edo arrain batetik anfibio bat… hori ezin sinistu, nola izango dira guzti horiek gure “lehengusuak”!

Honi gehitzen badiot, aurreko astean, gizonezkoei saihetsa bat faltza zaigula sinistu zidatela, ezkerraldean, guztiei berdina, azkena, Jainkoak Eva sortzeko erabili zuelako eta gizonari kendu…

Eta atzo bertan ere, ia inork ez zekiela nor zen Jesuiten fundatzailea…

Ez dakit ze konklusiora eramaten nauen guzti honek, edo agian ez naiz ausartzen horretan sakontzea…

behintzat nire ikasleek hiru galdera horien erantzuna izatea nahiko nuke kurtso amaiera baino lehen… lortuko ote dut? Ala beste hutsuneak aurkitu?

Hau da hau harridura…

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Adanen saihetsa, gure lehengusuak, Loiolako Santua eta nire harridura -ri

  1. Iban Ruiz-k dio:

    Lasai Luken, guri ere sahietsarena esan zenigun eta guk ginen memeloak ginela, sinistu egin genun. Eta amaieran, ez gara ain txarto atera. Hori pentsatu nahi dut gutxienez :S

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s