Ordenagailuak geletan daude


Lagun baten Blog-ean irakurtzen dut El País-en argitaratutako albiste bat:

LOS ORDENADORES ESTÁN EN LAS AULAS. ¿Y AHORA, QUÉ?

 

Ebidentzia bat da, eta ziur nago bidea hauxe dela, ordenagailua, tablet-a, edo sortuko den beste edozein tramankulu. Baina, eta artikuluan agertzen den bezala, honek ez du zentzurik ezin baldin baditugu tramankulu horiek erabili eta batez ere, ez badugu hezkuntza metodologia aldatzen. Ulertzeko, zertarako balio dute ordenagailu hauek, ez badago bertan programarik, “libururik”, erabiltzeko? Irakaslearen borondate eta gaitasunen menpe gelditzen da hauen erabilpen egokia, hala kontrakoa, ezegokia eta hori askotan desoreka sakonetara eramaten gaitu. Bestalde, ez du zentzurik orain arte arkatzez egiten ziren biderketak, berdin berdin, ordenagailuan egitea, suposatzen du irakasleak ez dituela banan banan zuzendu behar, baina ez ditugu ordenagailuak horretarako sartu geletan, ezta? Zein da honen zentzua, nire iritziz, orain arte behintzat, guztiz propagandistikoa izan da, metodologia berririk proposatu gabe, programa egokirik gehitu gabe (ez dizuet esaten euskarazko softwarrari buruz ezer, ez du merezi), gehiago esango nuke, helburu zentzudunik adierazi gabe.

Ordenagailuak geletan daude, baina nola erabili? eta mesedez, ez dezala inork aipatu irakasleentzat ikastaroak, beharrezkoak dira, baina hain sinpleak, office nola erabili, programa zehatz hau edo beste hori erabiltzeko ordu batzuk… Ez, aldaketa sakona nahi bada lortu, eta inbertsioa justifikatu (beste hainbat hezkuntza alorretan dirua desagertzen ari da, denok dakigu ezta? gurasoak ere, ezta?), eta gure ikasleen hezkuntza maila hobetu.

Errezena egina dago, dirua erabili ordenagailuak erosteko, eta orain? noraino da eskoletako erantzukizuna? (ari gara hartzen, gure baliabideen mailan), noraino administrazioarena? (ez dira hartzen ari, ez baliabideen mailan, inondik inora).

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s