HHhH – Guztiz gomendagarria iruditzen zaidan eleberria


Gabonetan irakurtzeko aukera izan dudan eleberri hau gomendatzera ausartzen naiz.

II. mundu Gerran, inguruabar guztiz historikoan kokatzen da, oso ongi idatzia, irakurtzeko erraza eta dibertigarria, engantxatu egin nau, eta garai eta gertakizun haien inguruan zerbait ikasteko aukera ederra iruditu zait. Datuak zehatzak dira, historikoak, etengabeko kezka dago gertatu zena garbi adierazteko, autorearen idazle gaztearen ikuspuntua adierazteko ere.

Heydrich, nazien SD poliziaren eta historian egon den masa-hiltzaile nagusienetariko baten inguruan mugitzen da akzioa, hau Pragan hiltzeko antolatu zen misio sekretuan zehazki.

Eleberrian, gerraren hasierako urteak uleertzeko ideia intresgarriak ditugu, ongi adierazitak, baita Frantzia eta Britainia Handiko gobernuek izandako jarrera koldarrari buruzko berri. Pertsona zehatzak munduaren nondik-norakoetan izan dezaketen eraginaz gogoeta egitera bultzatzen gaitu behin da berriz.

Nazien “Azken soluzioa” protagonista dugu ere, nola ez, Heydrich izan baitzen arduradun nagusienetakoa (oso komendagarria ere “La solución final” filmea, Kenneth Branagh Heidrichen paperean), eta zehazki Babi-Yar-eko sarraskia modu oso adierazgarri eta hezitailean deskribatzen da: naziek 33.000 judutar baino gehiago hil zituzten bertan bi egunetan, 100.000-150.000 guztira.

20120109-192839.jpg

Nioena, gustura irakurritako orriak, interesgarria, historia pixkat ikasteko ongi pasa bitartean. Gomendatzera ausartzen naiz.

BINET, Laurent: HHhH, Bartzelona: Seix Barral, 2011

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Musika-Liburuak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s