Hezkuntza eta teknologia berriak


Aurten, etengabe ari zait egokitzen hezkuntza, testu-liburuak eta teknologia berrien inguruan aritzea. Badirudi, ni ziur nago, etorkizun hurbil batean gure eskoletan teknologien presentzia ugaritu egingo dala, sakonki txertatu egunerokoan.

Ezagutzen ditudan eskoletan eta nire iritzi apal eta ezjakinean badugu arazotxoren bat etorkizunarekin: beldurra ematen digu eta nolabait orainari heltzen diogu, oraintxe ditugun arazoei erantzuten saiatzen gara, kontuan hartu gabe erronka handiak ditugula bertan. Askok esango didate ez dela egia, nire perzepzioa berriz orain esandakoa da.

Testu-liburuei helduta gabiltza, gure lanaren oinarri balira bezala, ez direnean; ez lirateke izan behar behintzat, klase ematea errazten dute, baina ez diete erantzunik ematen gaur ditugun heziketa beharrei. Ezinezkoa zenean gai ezberdinen inguruko informaziora modu azkar eta eraginkor batean iritsi, liburu hauek diren laburpena oso egokiak ziren. Momentu honetan, informaziora iristeko daukagun erreztasunak, metodologiak aldatu behar ditu, informazio guzti horri nola heldu erakutsi behar diegu ikasleei, ez baitakite. Ez du balio egitura zaharretan gelditzea, ezta esatea gaurko gazteek gu baino hobeto kontrolatzen dituztela teknologia horiek, lehenik, ez dalako egia ehuneko handi batean, bigarren, medikuek gauza bera esango balute, kaleratzeko eskatuko genukeelako.

Ezin aldaketari begiak itxi, badator, bagaude. Gauza da aldaketa hori guk gidatuko dugun, edo gainetik pasatzen utziko ote diogun, ondorio guztiekin; guk erabakiko ote dugun ze bide jorratu, edo argitaletxe batek finkatutako unibertso itxi eta interesatuan geldituko garen.

Hemen uzten dizuet infografia xume baina adierazgarri bat. Eskolak metodologia eta eduki sortzaile bezala (ez du balio betiko aitzakia, argitaletxeek askoz baliabide gehiago dituztela, ez da baliabide kontua, gogo kontua baizik, ez dira behar kriston bideoak, ezta diseinuan janztea, gauza erabilgarriak sortzea edo interneten dagoen dohainik dena erabiltzea, eta badago). Hauxo gure erronka informazioaren gizartean, gure familia eta ikasleen beharra eta gure etorkizunerako bidea.

Nire iritzi apal eta azkarrean, jakinda erraza dala esatea eta zaila ekitea, baina esaten ez badela, zaila dela hurrengo pausua.


Goiko argazkia Anbotoko tontorretik aterata dago.

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Hezkuntza eta teknologia berriak -ri erantzun bat

  1. JRS-k dio:

    Benetan interesgarria…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s