Adar jotze itzela – Inmensa tomadura de pelo


14-12-12 Kristau Eskola

Captura de pantalla 2012-12-19 a la(s) 14.29.27

Hau adar-jotze itzela iruditzen zait, bakarra izango naiz agian, isildu egin behar agian politikariak boteretsuak direlako, baina aurpegira barre egitea ez bada hau, zer ez ote den izango. Ez zait aukera iruditzen isiltasuna, guk aukeratutako eta mantendutako, gure etorkizuna zaindu eta bermatu beharko luketen botere publikoek kontrakoa egin, zinismoz, gezurrez eta fede-txarrez jokatu eta ondoren, gaizki ulertutako diskurtso “instituzionaletan”, gainera, aurpegira barre egiten badigute.

Agur instituzionala omen da, eta halakoetan horrelako hizkuntza eta terminologiak erabiltzen omen dira; oso ondo, baina KE-ko langileek lau urte hauetan jaso degun tratua, azkeneko momentuararte modu deigarrian gainera, ez du azken agur honetan islatzen danarekin zerikusirik, eta Isabel Celaá gure zerbitzura izan den langile publikoa, lau urte hauetan egindakoak gure oraina eta batez ere, etorkizuna kolokan jarri izana, gaizki batzen da azken agur honekin.

Ni sutan jartzen nau, barru-barrutik. Oreka mantendu beharko nukeela esango didazute gehienok, nik berriz, batzuetan pitxarra gainezka egiten duela azken tantarekin, eta batzuetan suminari bide askea utzi behar zaiola, indarrez erantzuteko.

Ez dago eskubiderik Isabel Celaá anderea, zinismoz eta interes politikoak lehenetsiz jardun eta agurtzeko, agurtzeko ere ez, mezu instituzionala izan ala ez, aurpegira barre egitea baita, zure jarduerak hala adierazi du, zalantzarako aukera gutxi utziaz.

Nik ez dakit ezer, eguneroko errealitatearen zati txikia besterik ez dut begiaurrean, onartzen dut, ez dakit “sukaldean” aritu direnen iritzia, izan zitekeena eta dena, baina susmo handiak ditut, horrelako laguntza hobe berriz jasotzen ez badegu.

Advertisements

Luken -ri buruz

Donostiarra, 1972. urtean jaiota, hiru seme-alaba ederren aita. Historian lizentziatua, irakasle bokazioz. Oraingoz, La Salle Donostia Zuzendari Orokorra, laster, kargurik gabe.
Post hau Gogoetak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s