1. GAIA.Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa.

“Honako lerro hauek Historiako Hautaprobako lehen gaia prestatzeko baliagarriak izan daitezke erreferentzia bezala, hala ere, hobe da norberak lantzea material ezberdinetik eta oso komenigarria da eskemak edo mapa kontzeptualak egitea”

XVIII. mendearen bukaeran Espainiako erresuma krisi estruktural larri batean sartuta gerturatzen da mende aldaketara. Borboitarren absolutismo ilustratuak ezin izan du ez gizartea, ez ekonomia suspertu eta oraindik instituzio eta estruktura gehienak kutsu feudala daukate.

Carlos IVa tronura igo bezain laster Frantziako Iraultzak erregearen egoera ikaragarri konplikatu zuen (1789). Carlos IIIak hasitako erreforma guztiak bertan bera gelditu ziren irauntzaileen beldurra zela eta eta erreformista guztiak gobernu-kargu guztietatik aldenduak izan ziren.

Frantzian sortutako Iraultzaren aurrean mugak istea eta iraganeko ohituretan bakantzea izango da erreakzio nagusia eta 1793ean, Luis XVI.a gillotinan hitzean Europako beste monarkia absolutistekin batera Frantziaren aurkako gerra hasiko du. Konbentzioko gerra hau Espainiak galdu egingo du

Krisiaren goren unea 1808. urtean sortuko da, Napoleonen Frantziak Espainia inbaditu eta Independentzia gerra hasiko baita, Espainiarentzat ondorio larriak izango dituen gerra hain zuzen.

Gerra aurreko urteetan Karlos IV.aren lehen idazkaria izan zen Manuek Godoy bilakatu zen politika alorrean protagonista nagusia. Boterera 1792. urtean iritsi eta 1808rarte mantenduko du  (bi urteko etenaldia kenduta). Bere jarrera despotismo ilustratuko agintariena izan zen, hau da, hezkuntza eta ekonomia arloko berrikuntzak bultzatzeko borondatea eta bestetik iraultzaren beldurra zela eta, gizartearen kontrol eta inmobilismo gogorrak.

Espainiako noblezia eta apaizteri kontserbadoreena, Fernando printzipearen ingurura bilduta gorrotatu egiten zuten, etorri-berri bat zelako, erreformista bat; ilustratuek berriz, iraultzaren miresleek, erreformetan ez sakontzeagatik ez zuten onartzen.

Nazioarteko politika gatazkatsuan,  Espainiaren jarrera eta aliatuak balantzaka ibili ziren, 1893an Frantzian Luis XVI.a exekutatu ondoren Konbentzio gerra piztu zen bi herrialdeen artean, Espainiak Antzinako Erregimenaren defentsan, errege, noble eta elizaren pribilegioak defendatuaz, orden tradizionalaren alde. Gerra 1795ean amaitu zen, Basileako Bakean eta urtebete beranduago San Ildefonsoko itunaren bitartez bi etsaiak aliatu bilakatu ziren, amankomuneko etsaiaren kontra, Inglaterraren aurka.

Egoera gatazkatsu honetan ekonomiaren krisia azaldu zen modu gordinean, prezioen igoera etengabekoan, goseteekin, estatuaren ogasun publikoaren defizit itogarriarekin, behin da berriz sortutako gatazka armatuekin, etab. Espainiaren hondoratze ekonomikoak ez zeukan amaierarik.

Egoerak barne zatiketa larria bultzatu zuen, erregearen eta batez ere Godoyren aurkako oposizioa Fernando printzipearen inguruan bildu zen. 1807an, Godoyk Napoleon Bonaparterekin sinatutako Fontainebleauko Ituna ondoren, lehenengoaren auleziaz baliatuz, boterea bereganatzeko. Itun honen bitartez, Godoyk baimena eman zion Napoleoni bere tropak Espainiako lurraldea zeharkatu eta Portugal inbaditzeko. Frantziarren intentzioak ez ziren haiek, eta berehala eta inolako borrokarik gabe zenbait hiri okupatu zituzten (Donostia, Irunea, Bartzelona, Burgos …). Carlos erregea Espainiatik irteten saiatu zen baina herria matxinatu eta Fernando VII.ak egoera aprobetxatuz aitaren abdikazioa lortu zuen. Martxoaren 23an frantziarrak

Madrilen sartzen ziren Murat jeneralaren agindupean eta errege-familia Baionara eramango dituzte, beraien arteko gatazka konpontzera. Napoleonek biak tronua berari ematera behartu zituen, eta Josef Bonaparte anaiari eman zion, “Baionako abdikazioak” izenekoetan.

Frantziarrek Espainiako koroa eskuratu eta Antzinako Erregimena lurperatu nahi zuten espainiar ilustratuen laguntzaz. Josef Baionako Estatutua argitaratu zuen (1808), konstituzio moduan, Antzinako Erregimenaren oinarriak zalantzan jartzen zituena eta joera liberal garbia zuena. Ezingo zen praktikan ipini gerra zela eta.

Independentzia gerra (1808-1914)

1808ko maiatzaren 2an Madrildarrak hiriburua okupatzen zuten frantziar indarren aurka altxatu ziren. Bertatik, altxamendua Espainia osoan hedatu zen, Independentzia gerraren lehen hurratsak emanez.

Bost urte luzez hedatu zen gerra ikaragarria izan zen, 300.000 hildako baino gehiago, suntsitze eta arpilatze ugari egonez. Atzerritarren aurkako borroka erkidego bateko kide izatearen sentimendua areagotu zuen, eta gehiengoaren ideiak erlijioa eta monarkia defendatzearen alde zeuden, gizartearen gehiengoa ikuskera tradizionala zuen oraindik. Gutxiengo liberala ere bazegoen baina eta frantsesei aurka egiteaz gain, bere iraultza egin nahi izan zuten. Gerraren nondik-norakoek eman zieten aukera azken hauei Cadizen sortuko diren Gorteetan, etorkizuneko iraultza liberalaren oinarriak ezartzeko.

Altxamenduak eta abdikazioak direla bide Espainian botere hutsunea eta haustura gertatu zen. Botere mota berria antolatuko da okupatu gabeko eskualdeetan: probintzia-batzordeak. Subiranotasuna haien gain hartu zuten erregearen ausentzian, eta berehala probintzia-zatiketa gainditu eta nazioko gobernu bateratua sortzeko beharra ikusi zuten. 1808ko irailean, Floridablancako kondearen agintepean, Batzorde Zentral Gorena eratu zen.

Cadizko gorteak

Espainiako gizartearen zati handi bat armekin frantziarrekin borrokatzen zen bitartean, ilustratu gutxi batzuek Frantzian iraultza burgesa eragin zuten ideiak ezarri nahi zituzten. 1810eko urtarrilean Batzorde Zentrala Cádizen babestuta behin-behineko antzeko zerbaitetan eratu zen. Cadiz hiria giro oso liberala zeukan momentu hartan eta horrek guztiz baldintzatu zuen Batzordearen egunerokoa.

Gerra garaian sortutako botere-hutsuneak 100 urtetan gertatu ez zen egoera bultzatu zuen, hau da, erresumaren Gorte Nagusiak biltzea. 1810eko irailean bildu ziren  eta Diputatuek Espainiako nazioaren osotasuna defendatzeko zina egin zuten. Zenbait dekretu garrantzitsu eta batez ere 1812ko Konstituzioa idatzi zuten bertan, herrialdea aldatzeko nahia zutela adieraziz, Espainia monarkia liberala eta parlamentu-monarkia ezarriaz.

Azken hau bideratu ahal izateko, ulertu egin behar da nola bideratu zen Gorteetako ordezkaritza. Gerra egoera zela eta goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez ziren ordezkatuta egon. Probintzia okupatuetako ordezkariak ez ziren joan, eta hauentzat, Cádizen edo inguruan bizi ziren probintzia horietako ordezkariak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkarientzat ere. Ondorioz, Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, baita industria eta merkataritza-burgesiako kideak. Hau da, gehiengo liberala bildu zer bertan, erreformen aldekoa.

Cadizko Gorteetan bi joena nagusi sortu ziren: Liberalak, eraldaketa iraultzaileak egitearen aldekoak eta Absolutistak, antzinako ordena monarkikoa eustearen aldekoak. Lehenak izango dira orokorrean inposatuko direnak, bai Antzinako Erregimena egiten den legegintza-lanean, dekretuen bidez, baita, nagusiki, 1812ko Konstituzioan.

Aurreneko Dekretuen bidez zenbait pausu garrantzitsu emango dira: Adierazpen askatasuna bermatuko da, erregimen feudala bertan bera utzi Jurisdikzio-jaurerriak abolituz eta gremioak indargabetuz, erlijio-legeriak eztabaida handiak eragin zituen eta Inkisizioa abolitu zen, administrazio-eraldaketa eta lurraren antolamendu berria egin zen zentralizazio politikoa lortu nahian.

1812ko Konstituzioa

“La Pepa” ezizenez ere ezagutzen dena, 1812ko martxoaren  19an onartua izan zen, Espainiako lehenengo Konstituzioa izanik. Honen bitartez Espainiako liberalismoaren ideiak eta hizkera finkatu ziren.

Estatu bateratua diseinatzen da Konstituzioan, ardatz bezala, Espainiarren eskubideak direlarik, erreinu bakoitzeko eskubide historikoen gainetik, edozein ordezkaritza erregional edo korporatibo ezabatzen. Beraz, zentralizazio politiko eta administratiboan aurrerapauso handia suposatzen zuen eta aldi berean eskubide indibidualak eta kolektiboak ezarriko ziren, salbuespen egoerak eta pribilegioetan oinarritutako gizarte-eredua ezabatzeko oinarria finkatuz.

Herritarren berdintasuna bermatu nahi zen, burokrazia zentralizatzeko asmoa, nazio armada eta barruko aduenen desagertzea.

Nazio subiranotasuna aldarrikatu zuen, erregearen subiranotasunaren gainetik eta gizonezkoen sufragio unibertsala. Hala ere, diputatu izateko jabea izan behar zen, eta horrek gizartearen zatirik handiena kanpoan uzten zituen. Beraz, Konstituzioaren bidez Fernando VII.a Espainiako erregetzat onartzen zen, baina ez errege absoluto moduan, konstituzio-erregea bezala baizik.

Nobleziaren eta elizaren eragina nabaritu egin zen ere, estatu konfesionala zela aitortuz eta talde pribilegiatuen jabetzak mantenduz.

Gerra garaian gerra zela eta, eta 1814an amaitzean, Fernando VII.aren eraginez, Cádizeko Konstituzioak ez zuen eraldaketak ezartzeko aukerarik izan. Hala ere, Konstituzio hau beste testu batzuen oinarria izan zen Espainian eskubide indibidual eta kolektiboak ezartzeko.

Gerra amaitzean, Fernando VII.aren itzulerarekin Konstituzioa eta Gorteek egindako erreformak abolitu egin zituen, Gorteen deialdia legez kontrakoa zela adieraziz. Berriz ere absolutismoaren bidea hartu zuen Espainiak. Hala ere Erregimen Zaharraren oinarriak zalantzan jarriak ziren jada eta indar liberalek behin da berriz borrokatuko zuren Espainiaren Erregimenaren izaera aldatzeko, Estatu Liberalaren sorrera lortu arte.

Advertisements

1. GAIA.Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa. -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Iturriak | Historia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s